Ibai Arroitajauregik eta Asier Aspuruk irabazi dute Abadiñoko San Trokaz trinkete txapelketa

Anboto 2023ko mai. 23a, 11:23

Finaleko protagonisten familia argazkia.

Joan zen barikuan 40-34 menderatu zituzten Igor Paskual zaldibartarra eta Eneko Uribe leioarra.

Final gorabeheratsua jokatu zuten Tornosolo trinketean. Arroitajauregi iurretarra eta Aspuru abadiñarra aurretik joan ziren finaleko zatirik handienean eta alde nabarmenarekin gainera. Baina Paskualek eta Uribek atzetik aurrerako partidua egin eta 33na berdintzea lortu zuten. Azken txanpan nagusi izan ziren gorriak eta ia segidan joan ziren 40ra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!