Alde batetik, 24.000 euroko aurrekontua eta 10 eguneko egikaritze-epea dituen ikastetxean jolastoki inklusibo bat egokitzeko lehen esku-hartzea datorrean ekainean hasiko da, ikasturtea amaitzean. Jolasgune honek umeek euren intereseko jolas-jarduerak egin ahal izango dituzten jolaserako esparioak sortzeari egiten dio erreferentzia.
Bestetik, 175.000 euroko partida onartu dute, uda ostean lizitatuko den irisgarritasun-proiektuari ekiteko. Udaletik azaldu dutenez, jarduketaren helburua Zelaieta Eskolako barne-sarbidea berriro urbanizatzea da, irisgarritasuna hobetuz, desnibelak kenduz eta plataforma bakarra osatuz.