Lucia Orbe harri-jasotzailea 100 kiloko harria lehen aldiz altxatzen saiatuko da Abadiñon

Anboto 2023ko mai. 16a, 12:50
Lucia Orbe harri-jasotzailea.

Saiakera zapatu arratsaldean izango da, San Trokaz jaien barruan.

San Trokaz jaien barruan, Zelaietako frontoiak harri-jasotze erakustaldia hartuko du datorren zapatuan. Lucia Orbe harri-jasotzaileak (Bilbo, 1989) hartuko du parte eta 100 kiloko bola altxatuz historia egiten saiatuko da, izan ere, orain arte emakume batek ez du inoiz harri hori altxatzea lortu, Abadiñoko Udalak ohar batean azaldu duenez.

Gainera, gaur egungo aizkolari gazte onenen erakustaldia ere izango da, bi emakume eta bi gizon: Nerea Arruti, Iker Vicente, Karmele Gisasola eta Ioritz Gisasola.

Herri kirolen inguruko jaialdia 18:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!