Mocker's, Nevadah eta Raimundo el Canastero asteburuan santrokazetan

Anboto 2023ko mai. 12a, 10:51
Mocker's taldeko kideak. Sara Estebez.

Gaurtik maiatzaren 21era bitartean jai giroa izango da nagusi Abadiñoko San Trokaz jaietan. Gerbasen kalejiragaz eta dantzarien azken entseguagaz hasiko dituzte jaiak. 

Jai giroak ez du etenik Abadiñon. San Prudentzio jaiak amaituta, gaur San Trokaz jaiei emango diete hasiera abadiñarrek Zelaietan, 19:00etan, Gerbasen kalejiragaz eta dantzarien azken entseguagaz.

Maiatzaren 13an, Gazte Eguna ospatuko dute. Gazte bazkaria egongo da, eta, ondoren, Gazte Eguneko jokoak eta kalejira Broken Brothers Brass Brand taldeagaz. Eguna amaitzeko, Raimundo el Canastero, Mocker's eta Nevadah taldeen kontzertuak egongo dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!