Abadiñoko Udalak gaueko doako autobusa jarriko du San Trokaz jaietara joateko

Anboto 2023ko mai. 11a, 11:45

Autobusa gelditu barik ibiliko da 22:00etatik 3:30era bitartean. 

Abadiñoko Udalak gaueko doako autobusa jarriko du maiatzaren 13an eta 20an herritarrak San Trokaz jaietara garraio publikoan eta modu seguruan joan ahal izateko. 

Lehenengo zerbitzua Andra Maritik abiatuko da 22:00etan. Eta Muntsaratzen, Zelaietan eta Traña-Matienan egingo ditu geldialdiak. 

Irteera orduak

22:00, 22:30, 23:00, 23:30, 00:00, 00:30, 01:00, 01:30, 02:00, 02:30, 03:00 eta 03:30

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!