N634 errepidetik Trañapadurako industrialdera sartzea erraztuko duen zubia maiatzaren 24an irekiko dute. Udaletik azaldu dutenez, behin lan hauek amaituta, Traña-Matienako hirigunetik trafiko astuna ateratzea lortuko da.
Egun, 167 ibilgailu astunek zeharkatzen dute egunero Traña-Matienako hirigunea. Udaletik jakitera eman dutenez, herrigunetik pasatzen diren ibilgailu guztietatik %6,67 astunak dira, eta 8:00etatik 17:00etara igarotzen dira.
Bestalde, lan egunetatik kanpoko egunetan, zirkulazioak nabermen egiten du behera, eta ibilgailu astunen kopuruak ere behera egiten dute.