Galdakaoko ospitalean pediatria eta arrisku baxuko erditze zerbitzua ezartzeko mozioak aurrera egin du Abadiñon

Anboto 2023ko mai. 8a, 13:42

Herritar talde batek idatzitako mozio honek EH Bilduren eta Abadiñoko Independenteen aldeko bozkagaz egin zuen aurrera. 

Barrualde ESIko herritar talde batek ekimena jarri du martxan Galdakao-Usansoloko ospitalea handitzeko proiektuan "pediatria eta arrisku baxuko erditzeetarako zerbitzuak eskaini daitezen" eskatzeko. 

Ekimen horren barruan, Bizkaiko udaletan mozioak aurkezten ari dira, erakunde hauek ere ekimenagaz bat egin dezaten. Eskualdean hainbat herritan aurkeztu eta onartu dira mozioak. Abadiñon esaterako azken osoko bilkuran aurkeztu zuten eta EH Bilduren eta Abadiñoko Independenteen aldeko bozkagaz mozioa onartu egin zen. EAJko kideak abstenitu egin ziren. 

Behin mozioa onartuta Abadiñoko Udalak Barrualdeko ESIan mozioaren alde dauden beste udalekin batera, Osasun Sailarekin harremanetan jartzeko konpromezua hartu du, honek eskaeraren aldeko jarrera izan dezan, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!