Berbaldia Abadiñon, mendekotasunen bat duten pertsonak zaintzen dituztenentzat

Anboto 2023ko mai. 8a, 12:27

Berbaldia Mankomunitateko Zainduz programaren zati da. Errota Kultur Etxean eskainiko dute, maiatzaren 11n, 18:00etan.

Eguen honetan, hilaren 11n, berbaldi bat eskainiko dute Abadiñon, mendekotasunen bat duten senideak zaintzen dituztenak laguntzeko. Berbaldi horretan zaintza, zaintzaren ondorioak eta auto zainketaren garrantzia landuko dituzte, guztia, genero ikuspegitik. Helburua, bertaratzen diren guztientzako gune lasaia eta parte hartzailea sortzea izango da. Errota Kultur Etxean eskainiko dute berbaldia, 18:00etan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!