Oihana Azkorbebeitia garaile Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketan

Anboto 2023ko mai. 6a, 19:11
Argazkia: Mayayo - Carrerasdemontana

Larraitz Aragón korrikalari durangarra bigarren sailkatu da.

Azpeitiko herriak 550  mendi korrikalari hartu ditu gaur Domusa Teknik 40 MLK (40 milia) mendi lasterketaren bigarren edizioan, eta horien guztien artean Durangaldeko korrikalari bik podiuma zapaldu dute emakumeetan: Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak (7.09.13) eta Larraitz Aragón durangarrak (7.50.31). Sara Peña korrikalari oriotarrak osatu du emakumeen podiuma (8.13.01).

 

Azkorbebeitia hasieratik amaierara nagusitu da eta, gainera, probako errekorra hautsi du. Iaz baino 8 minutu gutxiagoan egin du 65 kilometro eta 3.700 metro positiboko desnibela dituen lasterketako ibilbidea. 

 

Gizonetan, Borja Zubizarreta arineketalari azkoitiarrak irabazi du (5.53.33). Zubizarretak ere nagusitasunez lortu du garaipena, eta berak ere hautsi du probako errekorra. Ia zortzi minutu jan dio iaz Aritz Egea korrikalari urretxuarrak egindako denborari. Goar Lopetegui ibartarrak egin du bigarren (6.21.16), eta Marcos Ramos aragoiarrak hirugarren (6.29.55).

 

Larraitz Aragon, Oihana Azkorbebeitia eta Sara Peña.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!