Traña-Matienako auzotar askorentzat egutegian gorriz markaturiko eguna da gaurkoa. Aurten 54 paella aurkeztu dira lehiaketara. Okeladunak batzuk, itsaskidunak beste hainbat. Baina osagai nagusia, duda barik, jai giroa eta umore ona izan dira. Arratsaldean patata tortilla lehiaketa izango dute. Gauean kontzertuak egongo dira Traña plazan. Bihar amaituko dituzte jaiak auzoan.