Auto gidari bat ospitaleratu dute ibilgailuarekin arbola bat jo eta gero

Anboto 2023ko mai. 5a, 18:18

Arbolak autoa eta gidaria errekara jaustea ekidin du. Gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek jakinarazi dute auto batek errepidetik irten duela eta erreka ondoko arbola baten kontra egin duela talka. Istripua arratsaldeko 16:00ak aldera gertatu da Abadiñoko Solokoa kalean. Suhiltzaileek adierazi dutenez, gidariak “ondoez bat” sentitu duela-eta irten du errepidetik. Gaineratu dutenez, “antza, arbolak ekidin du autoa errekara jaustea”. 

Segurtasun Sailak jakinarazi du ibilgailua garabi batekin atera dutela errepide ondotik. Gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!