Gaurtik aurrera ludotekan eta umeentzako udalekuetan izena emateko aukera dago Abadiñon

Anboto 2023ko mai. 2a, 09:55

Artxiboko irudia.

Maiatzaren 19ra arte aukera dago ludotekan eta herri udalekuetan izena emateko. Izen-ematea udaleko webgunearen bitartez egin beharko da. 

Abadiñoko Udalak gaur irekiko du 3 eta 12 urte bitarteko umeentzako udako jardueretan izena emateko epea. Ludoteka eta Herri Udalekua programak dira, hain zuzen ere, eta hurrengo maiatzaren 19ra arte eman ahal izango da izena. 

Ludotekaren jarduera Haur Hezkuntzako umeei (HH2 - HH5) dago zuzenduta eta Zelaieta Eskolan egingo da, 9:30etatik 13:30era, ekainaren 26tik uztailaren 14ra.  Herri udalekuak programa, berriz, Lehen Hezkuntzako umeei (1 .mailatik 6. mailara) dago zuzenduta, eta jarduerak egun eta ordutegi berberetan egingo dira Traña-Matienako Eskolan.

Bestalde, kontziliazioa errazteko asmoz, hala behar duten familiek doan eskuratu ahal izango dute haurtzaindegi-zerbitzua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!