San Prudentzio jaiak

Abadiñoko Udalak gaueko doako autobusa jarriko du San Prudentzio jaietara joateko

Anboto 2023ko api. 27a, 12:47
Artxiboko irudia.

Autobusa gelditu barik ibiliko da 22:00etatik 3:30era bitartean. 

Abadiñoko Udalak gaueko doako autobusa jarriko du apirilaren 29an eta 30ean, eta maiatzaren 6an, herritarrak San Prudentzio jaietara garraio publikoan eta modu seguruan joan ahal izateko. 

Lehenengo zerbitzua Andra Maritik abiatuko da 22:00etan eta azkena Traña-Matienatik irtengo da 3:30ean. Autobusa Muntsaratzen eta Zelaietan ere geldituko da. 

IRTEERAK ANDRA MARITIK
22:00, 23:00, 00:00, 01:00, 02:00 eta 03:00

IRTEERAK TRAÑA-MATIENATIK
22:30, 23:30, 00:30, 01:30, 02:30 eta 03:30

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!