Abadiñoko Astola Berria udal igerilekuak hilaren 20an zabalduko ditu ateak berriro, baina datorren astelehenean, hilak 17, ate irekien jardunaldia antolatuko du udalak teknikariek gidatutako talde txikietan (15 pertsona).
Bisita 30 minutukoa izango da, eta goizez, 10:00etan, 12:00etan edo 14:00etan, edo arratsaldez, 17:00etan edo 19:00etan egin ahal izango da. Prentsa oharrean azaldu dutenez, "instalaziora egindako bisita orokorra izango da, azken hilabeteetan egindako hobekuntzak ikusteko, eta herritarren galderei eta zalantzei erantzungo zaizkie". Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea kiroldegian edo 944 029 425 telefono zenbakian.
Astolako kiroldegiak sare sozial berriak ditu, eta horien bidez, zerbitzu berriei, ikastaroei eta kirol instalazioko berrikuntzei buruzko informazioa emango da. Facebook (Abadiñoko Kiroldegia) / Instagram (Astola Berria).