Mendi bizikletako Green Series txapelketako lasterketa jokatu zen joan zen domekan Abadiñon. Kadete mailan, Paul Mendizabalek bigarren postua eskuratu zuen. Cafés Dromedario Flotamet taldeko txirrindularia Diego Zorrillaren atzetik helmugaratu zen.
Mendizabalen taldekideak ere ezin hobeto ibili ziren. Ander Mendizabalek hamaikagarren postua lortu zuen, Hegoi Arrinda 20. postuan helmugaratu zen, Markel Garitaonandia 39.ean eta Ipar Arrinda 44.ean.
Eguraldia lagun izan ez zuten arren, giro ona egon zen atzo Abadiñon eta txirrindulariek nahiz ikusleek lasterketa polit batzuekin gozatzeko aukera izan zuten.