Adinekoentzako eguneko arreta zerbitzu pilotua martxan jarriko dute Abadiñon

Anboto 2023ko mar. 29a, 15:01

Abadiñokoa proba pilotua izango da, eta ondoren eskualdeko udalerri guztietara zabaltzea da asmoa. 

Durangaldeko Mankomunitateak mendekotasun-arriskuan dauden adinekoentzako eguneko arreta zerbitzu pilotua jarriko du martxan maiatzean, Abadiñon. Hasiera batean zerbitzu hau maiatzetik azararora egongo da martxan, astean lau eguenez. Astelehenetik eguenera 10:30etatik 13:30era, San Trokaz Elkartearen lokalean. 

Programa honen bidez, erabiltzaile bakoitzari arreta zehatza emango zaio, jarduera zehatzekin. Hau da, ezaugarri espezifikoekin bakoitzaren autonomia-maila hobetzen edo mantentzen lagunduko da, besteak beste. 

Proiektu honen berri emateko, Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitateko presidentea, Mikel Garaizabal Abadiñoko alkatea eta Javi Crespo alkateordea, Abadiño Lagunkoiako arduradunekin bildu dira gaur goiziean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!