Igor Urienek Aiako igoera irabazi du

Anboto 2023ko mar. 27a, 08:54

Abadiñarrak denborarik onena egin du Aiako igoeran; bere mailan, hau da, bigarren kategorian. 

Zapatuan XVI Aiako igoera jokatu da, Euskal Herriko Mendi Txapelketako proba, eta bertan Igor Urien abadiñarrak garaipena lortu du. Urienek Citroen AX autoagaz lehiatu zuen eta 2:00.226ko denboragaz garaipena eskuratu zuen. 

Turismo kategoriako sailkapenean, berriz, abadiñarrak bigarren postua lortu zuen eta sailkapen orokorrean seigarren denborarik onena egin zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!