'Txise Ganien' bakarrizketa saioa egingo dute martxoaren 26an Abadiñon, Mendiolan

Anboto 2023ko martxoaren 24a

Abadiñoko Mendiola auzoko Errekatxo elkarteak bakarrizketa saioa antolatu du domeka honetarako, martxoak 26.

‘Txise Ganien’ bakarrizketan Markel Sanchez Torrai eta Joana Ocaña Nona arituko dira. Saioa 19:00etan hasiko da, baina 18:00etatik elkarteko barra zabalik egongo da. Jatekoa ere egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!