30 egun bizikletan ekimenagaz bat egiteko deia egin die herritarrei Abadiñoko Udalak

Anboto 2023ko mar. 22a, 13:51

Erronka apirilean burutuko da. 

Durangaldeko Mankomunitateak sustatzen duen '30 egun bizikletan' erronkarekin bat egin du Abadiñoko Udalak eta apirilean zehar ohiko joan-etorriak bizikletaz egiteko gonbita luzatu die herritarrei. Ekimenaren helburua parte-hartzaileek egunero pedalei eragitea da, mugikortasun aktiboa eta bizikletaren erabilera sustatuz ohiko joan-etorrietan. Baita, ibilgailuen emisioak murriztea. Ekimenean parte hartzen duten herritarren artean, bizikleta bat zozkatuko da.

Ekimenean parte hartu gura duenak bere konpromisoa hemen berretsi behar du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!