[ARGAZKI GALERIA]: CheckMat taldeko Unai Hercerentzat urrezko domina eta Zigor Intxaustik zilarrezkoa Zamudion

Anboto 2023ko mar. 22a, 11:18

Zamudion jokatutako 'Osoduro txapelketan' domina bi lortu dituzte BSGMatienako gimnasioko kideek. 

Domekan Zamudion jokatutako txapelketatik domina bigaz itzuli dira CheckMat taldeko kideak. BSG Matiena gimnasioko kideak lehenengoz lehiatu dira jiu-jitsu txapelketa batean, eta txapelketa "oso ondo" irten zitzaien. Unai Herce abadiñarrak 82 kilotik beherako txapelketan urrezko domina eskuratu zuen eta 64 kilotik beherakoan zilarrezkoa Zigor Intxaustik. "Duela bospasei hilabete hasi ziren entrenatzen eta emaitza hauek egindako lan gogorraren emaitza dira", azaldu du Mikel Carracedo BSG Matiena gimnasioko kideeak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!