Adinekoentzako dantzaldiak antolatu dituzte Traña-Matienan

Anboto 2023ko mar. 20a, 12:30

Adinekoen San Prudentzio elkarteak eskatuta, Abadiñoko Udalak adinekoentzako dantzaldiak antolatu ditu. Ekimenaren asmoa adinekoei aisialdirako alternatiba bat eskaintzea da. 

Lehenengo saioa martxoaren 26an izango da, 18:00etatik 20:00etara Traña-Matienako San Prudentzio elkartearen lokaletan. Sarrera doakoa da.

"Asmoa urtean zehar dantza saioekin jarraitzea da. Elkarteekin harremanetan gaude euren lehentasunen araberako programa egonkorra ixteko", azaldu du Javi Crespo alkateordeak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!