Oihana Azkorbebeitia garaile Kolazino Eguneko mendi lasterketan

Anboto 2023ko mar. 19a, 12:06

Bediako proba Euskal Herriko Kopako lehenengoa izan da eta, beraz, Azkorbebeitia Kopako lider ipini da. Atzo VII. Kolazino Eguna ospatu zuten Bedian, eta, urtero lez, mendiko mendi martxa (16 kilometrokoa) eta mendiko lasterketa bi antolatu zituzten, 16 eta 24 kilometrokoak. 

Lasterketa luzean, 24 kilometrokoan, Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia nagusitu zen nesketan (2.32.07), Ainara Urrutia aretxabaletarra sailkatu zen bigarren (2.35.38), eta Oihana Zubillaga anoetarrak osatu zuen podiuma (2.38.50). Garazi Sampedro korrikalari atxondarra laugarren geratu zen (2.43.46), eta Oihane Unzalu abadiñarra zortzigarren (2.56.00). Bediako proba mendi lasterketen Euskal Herriko Kopako lehenengoa izan zen eta, beraz, Azkorbebeitia Kopako lider ipini da nesketan. 

Mutiletan Aitor Zunzunegi arineketalari legorretara nagusitu zen (2.08.24). Durangaldeko korrikalariei dagokienez, Bernedo Royuela elorriarra zazpigarren sailkatu zen (2.16.05), Aitor Ajuria otxandiarra  bederatzigarren (2.20.32), eta Ibai Cebrian durangarra hamaikagarren (2.21.06).

Argazkia: Peio Agirre.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!