Emanaldirako sarrera guztiak salduta daude eta, antolatzaileen esanetan, egunean bertan ez da sarrera gehiago salduko. Musika taldeak bere ibilbide oparoko zazpigarren diskoa aurkeztuko du bertan, Hala ere. Oraintsu, kontzertu sorta eman dute Hego Korean eta Japonian. Hala ere diskoa kontraesanaren ideiak zeharkatzen duela azaldu du taldeak, eta 70eko eta 90eko hamarkadetako ezaugarriak batzen ditu, Willis Drummondek propio duen soinuaz gainera.
Gaur egun, lau kidek osatzen dute taldea berriro ere. Jurki Ekiza (ahotsa eta gitarra), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria eta perkusioak) taldekideei Vincent Bestaven batu zaie (gitarrak eta teklatuak); Petit Fantome, Botibol eta Rudiger taldeetan ere jo izan du, azken honetan Buffegaz batera.
Apirilean, Dube
Apirilean, Dube talde berriztarrak emango du kontzertua Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan; sarrerak bost euroan erosi ahalko dira aurretik. Egunean bertan zazpi euro ordaindu beharko dira.