Kamioi bat matxuratuta dago Traña-Matienatik Lebariorako biribilgune inguruan eta auto ilarak egon dira

Anboto 2023ko mar. 8a, 09:00

Trafikoa txandaka bideratu dute kamioia erretiratu bitartean.

Gaur goizean kamioi batek matxura bat izan du N-634 errepidean, Traña-Matienatik Lebariora joateko biribilgunearen inguruan (Garajes Serafin-en ondoan). Ondorioz, kamioia erretiratu bitartean, trafikoa txandaka bideratu dute eta auto ilarak egon dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!