'Harri Herri' txapelketako finala zapatuan jokatuko dute Abadiñoko probalekuan

Anboto 2023ko mar. 7a, 20:04

19:00etatik 21:00etara bitartean jokatuko da 'Harri Herri' txapelketako finala. Sarrera doakoa da eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Martxoaren 27an 'Harri Herri' programa estreinatuko du EITBk, Harri jasotzea oinarri duen txapelketa. Abadiñoko probalekuan grabatutako programak astelehen gauetan emango dira, 22:30etan. "Herri-kirolak gure nortasunaren parte dira, baina probaleku hau bezalako espazioak behar ditu ikuskizunak bizirik eta gure kirol-agendan presente jarrai dezan", adierazi du gaurko prentsaurrekoan Mikel Garaizabal Abadiñoko alkateak. Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendariak, berriz, Abadiñoko probalekuak hartutako itxura eta Abadiñoko Udalarekin egindako elkarlanaren garrantzia azpimarratu du.

Hiru saio, bi finalerdi eta finala, dituen txapelketako finala zapatu honetan grabatuko dute Abadiñoko probalekuan; 19:00etatik 21:00etara. Sarrera librea da eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Saioan 28 harri jasotzailek hartuko dute parte, 16 gizonezkok eta 12 emakumezkok, launa taldetan. Gizonak lau harrirekin ariko dira eta emakumeak, berriz, hirurekin. Urkiolak emakumeak saioan duten presentzia nabarmendu du. "28 kirolari eta horietako 12 emakumeak. Benetan berri ona", esan du.

Gizonezkoen taldeak

ALBIZURI
Talde burua: Luis Mari Telleria (Urtzi Telleria)
Harri jasotzaileak:
Aimar Irigoien: 200 kiloko koadroa
Hodei Iruretagoiena: 137,5 kiloko kubikoa
Beñat Telleria: 125 kiloko kopa
Andoni Iruretagoiena: 100 kiloko bola

ETXAURI
Talde burua: Joseba Ostolaza (Imanol Illarramendi)
Harri jasotzaileak:
Jokin Eizmendi: 200 kiloko koadroa
Aimar Galarrraga: 137,5 kiloko kubikoa
Imanol Royo: 125 kiloko kopa
Paulo Azpiazu: 100 kiloko bola

IGELDO
Talde burua: Izeta II (Izeta III)
Harri jasotzaileak:
Iñigo Eizagirre: 200 kiloko koadroa
Gari Garmendia: 137,5 kiloko kubikoa
Claudi Bazga 'Claudi': 125 kiloko kopa
Iraitz Arruti: 100 kiloko bola

LAUKARIZ
Talde burua: Zelai II (Zelai IV)
Harri jasotzaileak:
Xabier Aranburu: 200 kiloko koadroa
Jon Unanue: 137,5 kiloko kubikoa
Xabat Olaizola: 125 kiloko kopa
Gorka Etxeberria: 100 kiloko bola

EMAKUMEZKOAK

MOLLARRI
Talde burua: Izeta II (Izeta III)
Harri jasotzaileak:
Lur Errekondo: 88 kiloko koadroa
Maddi Gesalaga: 63 kiloko zilindro zaharra
Nerea Arruti: 50 kiloko bola

ALBIZURI
Talde burua: Luis Mari Telleria (Urtzi Telleria)
Harri jasotzaileak:
Aroa Sanchez: 88 kiloko koadroa
Ainitze Zumeta: 63 kiloko zilindro zaharra
Amalur Arbelaitz: 50 kiloko bola

ERGOBIA
Talde burua: Zelai II (Zelai IV)
Harri jasotzaileak:
Karmele Gisasola: 88 kiloko koadroa
Lierni Osa: 63 kiloko zilindro zaharra
Garazi Arruti: 50 kiloko bola

ETXAURI
Talde burua: Joseba Ostolaza (Imanol Illarramendi)
Harri jasotzaileak:
Udane Ostolaza: 88 kiloko koadroa
Patricia Martin: 63 kiloko zilindro zaharra
Olaia Esnaola: 50 kiloko bola

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!