Kontzertuak antolatu dituzte Plateruenan Koba Live jaialdirako motorrak berotzeko

Anboto 2023ko mar. 6a, 11:29

@RiseToFall

Koba Sessions deitu dute jaialdia; maiatzaren 27an izango da, 18:00tik aurrera, eta bost talde bizkaitarrek joko dute bertan: A.D., Ikarass, The Kraven, Bullets of Misery eta Rise to fall taldeek, hain zuzen ere.

Sugaar musika elkarteak eta Abadiñoko Udalak elkarlanean antolatu dute Koba live metal jaialdia. Ordurako "motorrak berotzeko" asmoagaz antolatu dute Koba Sessions delakoa. "Helburua, eskualdean kontzertuen zirkuitua irekitzea eta bertako taldeen eta zaleen artean harremantzeko aukera berriak eskaintzea da", azaldu dute ohar batean.

Sarrerak 10 euroan salduko dira (12 euro egunean bertan leihatilan erosiz gero).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!