San Prudentzio eta San Trokaz jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa martxan

Anboto 2023ko mar. 2a, 15:31

Artxiboko irudia.

Parte hartu gura duenak martxoaren 30era arteko epea du lanak aurkezteko. 

Abadiñoko Udalak San Prudentzio eta San Trokaz jaietarako kartel lehiaketarako deialdia ireki du. Udaletik jakitera eman dutenez, lanak martxoaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira Errota Kultur Etxean zein Udal Mediatekan. 

Kasu bietan kartelaren motiboa librea izango da, baina leloak hauek izan beharko dira: San Prudentzio Jaiak 2023, Traña-Matiena (Abadiño) eta San Trokaz 2023 Abadiño.  

Jaietako kartel irabazleak 300 euroko saria jasoko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!