Bost ikastaro Abadiñon Emakumeen Jabekuntza Eskolaren baitan

Anboto 2023ko ots. 27a, 15:38

Ikastaroak martxotik ekainera bitartean izango dira. Izen-emateak, berriz, martxoaren 1etik 10era bitartean. 

Berdintasun eta Aniztasun arloak berriro jarri ditu martxan Abadiñoko Emakumeen Jabekuntza Eskolak. Martxotik ekainera prestakuntzarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako, baina, batez ere, indartze pertsonal eta kolektiborako topagune izan gura duten bost tailer emango dira. 

Hauek dira eskainiko diren ikastaroak: 

  • Zoru pelbikoaren dantza ikastaroa: Sei saio izango dira (apirilaren 17an eta 24an, maiatzaren 8an, 22an eta 29an eta ekainaren 5ean) 18:15etatik 20:15era, Txanporta Kultur Etxean. Euskaraz
  • Afrikar perkusio bidezko jabekuntza: 10 saio izango dira (Martxoaren 23an eta 30ean, apirilaren 20an eta 27an, maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, eta ekainaren 1ean eta 8an) 17:30etatik 19:00etara. Probalekuan. Gaztelaniaz
  • Jende aurrean hitz egiteko moduari buruzko ikastaroak: Apirilaren 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an. 17:45etik 20:15era Errota Kultur Etxean. Euskaraz.
  • Konponketa txikien tailerra: Martxoaren 22an eta 29an, apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean. 16:45etik 18:45era Txanporta Kultur Etxean. Gaztelaniaz.
  • Hilerokoa: mitoak eta errealitateak: Bi saio. Apirilaren 20an, gaztelaniaz, Errota Kultur Etxean. Eta apirilaren 26an euskaraz Txanportan. Biak 18:00etatik 20:00etara. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!