Abadiñoko Udalak etxebizitza alokatzeko herriko gazteei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea ireki du

Anboto 2023ko ots. 22a, 11:58

Abadiñoko gazteeek eskaerak apirilaren 4ra arte aurkeztu ditzazkete. 

Abadiñoko Udalak 2022an herrian etxebizitzak alokatzeko gazteek hilero jaso ditzaketen 250 euro arteko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Gazteek dagoneko eskatu dezakete diru-laguntza, apirilaren 4ra bitartean. Eskaerak udalaren webgunearen bidez, zein aurrez aurre eskatu daitezke Zelaieta eta Matienako bulegoetan. 

Laguntzak zehazki, 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat izango dira, eta etxebizitzaren hileko alokairuaren %50eraino ordainduko dute, gehienez 250 euro bizikidetza-unitate bakoitzeko. Bestalde, udaletik jakitera eman dute gazte eskatzaileen urteko diru-sarrera gordinak 35.000 eurotik gorakoak ezingo direla izan, edo okupatzaile bakar baten kasuan, 21.000 eurotik gorakoak. 

Horrez gain, jakitera eman dute diru-laguntza hau jaso ahal izateko, etxebizitza bizi den bizikidetza-unitateko kide batek gutxienez Abadiñon erroldatuta egon beharko duela azken bost urteetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!