Soraluzeko Carlos de Cos argazkilariak San Blasetako argazki lehiaketa irabazi du eta 400 euroko saria eskuratu du. Bigarren saria, 250 euro, Ana Maria Oceja elorriarrarentzat izan da eta herriko argazkilari batek ataratako argazki onenaren saria, berriz, Monika Romerorentzat izan da.
Bestalde, Abadiñoko Udaletik jakitera eman dute, lehiaketara aurkeztutako eta epaimahaiak aukeratutako obrarik onenak martxoaren 4ra bitartean Errota Kultur Etxean egongo direla ikusgai.