Abadiñoko Udalak 134.360 eurotan esleitu ditu Zelaietan saneamendu-sare berria eraikitzeko lanak. Horri esker, Arrankurri inguruko hondakin-urak bildu eta Zumelegi ibaiaren ibilguaren ingurumen-egoera hobetu ahal izango da.
Bestalde, ur beltzak bildu eta Bizkaiko Ur Patzuergoaren kolektorera eramango dituen hodi nagusi berri bat eraikiko dela azaldu dute.