[EGITARAUA]: Asier Bilbaoren drag ikuskizuna eta Xaiborren diskoteka Abadiñoko inauterietan

Anboto 2023ko ots. 14a, 10:41

Otsailaren 17tik 21era inauteriak ospatuko dituzte Abadiñon. Abadiñoko Udalak eta Traña-Matienako zein Zelaietako eskolek hainbat ekitaldi antolatu ditu inauterietarako. Asier Bilbaoren ikuskizunerako sarrerak Mediatekan eta Errota Kultur Etxean eros daitezke 3 euroan. 

EGITARAUA

Otsailak 17, barikua

  • 16:30 Xaiborren diskofesta eta txokolatada Traña plazan. (Antolatzailea: Traña-Matienako Herri Eskola).

Otsailak 19, domeka

  • 19:00 Asier Bilbaoren ikuskizuna Errota Kultur Etxean. Sarrerak 3 euroan eskuragarri, Mediatekan eta Errotan. Ikuskizunean, Bilbaok eta bere kideek transformismoa, kabareta eta musika batuko dituzte.

Otsailak 21, martitzena

  • 16:45 Mariskal Dejai! Umeentzako diskofesta probalekuan. (Antolatzailea: Zelaietako Herri Eskola).

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!