Blackhearth taldeak ere joko du Koba Live jaialdian

Anboto 2023ko ots. 11a, 06:00

El altar del holocausto, Primal Fear, Sweet Rage eta Mosh taldeak baieztatu dituzte orain artean. Ekainaren 24an izango da Abadiñoko metal jaialdiaren bigarren edizioa.

2010.urtean sortu zen Blackhearth, eta ordutik bi disko kaleratu dituzte, azkena, Wrath of god, 2021eko abenduan. Pedro J. Mongek ekoiztu zuen, eta Sliptrick records argitaletxeak kaleratu zuen. Iaz Koska saria irabazi zuten. 

Sugaar musika elkarteak eta Abadiñoko Udalak elkarlanean antolatu dute Koba live jaialdia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!