Komun publikoak jartzea eta argiztapena hobetzea proiektu bozkatuenak Abadiñon

Anboto 2023ko ots. 8a, 13:09

Abadiñoko Udalak aurrekontu parte-hartzaileetako proiektu bozkatuenen berri eman du eta honako hauek izan dira: komun publikoak instalatzea eta kanpoko argiztapena hobetzea. 

Udaletik jakitera eman dutenez, guztira 296 abadiñarrek parte hartu dute eta aurrekontu parte hartzailee horietara 100.000 euro bideratuko dituzte. 

"Herritarrak dituzten beharrak entzuteak eta ezagutzeak markatzen du gobernu-talde honen ibilbide-orria. Aurten, proiektu horietara bideratutako partida 100.000 eurora bikoiztu dugu, gure ustez lehentasunezkoak direlako eta gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzen dutelako. Hauek dira boto gehien jaso dituztenak, baina gainerako proiektuek hobetu ditzakegun eta herritarrei interesatzen zaizkien gauzei buruzko argibideak ematen dizkigute”, adierazi du Mikel Garaizabal alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!