Milaka lagun batuko dira gaur Abadiñon, San Blas azokaren bueltan

Anboto 2023ko ots. 3a, 10:10

Ohiko formatuagaz, San Blas azoka bueltan da Abadiñon, Euskal Herriko txokoetako milaka lagun hartzeko prest.

San Blas eguna egun handia da abadiñarrentzat, eta ez da jai girorik faltako Zelaietan. Ezta nekazarien produkturik, abererik, talorik eta txakolinik, San Blasetako opil eta kordelik ere, besteak beste.

Abadiñon egun osoko egitaraua antolatu dute gaurko. 11:00etan meza egongo da San Trokaz elizan, eta 12:00etan bertsolariak Ferialeku plazan eta herri kirolak probalekuan. Bestalde, 16:00etatik aurrera, DJ Bullek musika ipiniko du elkartsun lonjan, eta 17:00etan erromeria egongo da Ferialeku plazan, Lotxo taldeagaz. Gaztetxean ere DJak egongo dira, 17:00etan hasita. DJ Trebi, NJ0 eta DJ Gorrintxu eta Laztana izango dira bertan. Eta karpan Xabi Solano eta Zigor DZ musikariak arituko dira, 22:30ean hasita.

Urtero legez, idi probak egongo dira San Blas egunean, probalekuan; 17:00etan eta 22:30ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!