Sweet Rage eta MOSH taldeak baieztatu dituzte Koba Live jaialdirako

Anboto 2023ko ots. 3a, 10:59
Sweet Rage

Ekainaren 24an egingo dute Koba Live jaialdiaren bigarren edizioa, Abadiñon. Oraingoz, El altar del holocausto, Primal Fear, Sweet Rage eta MOSH taldeak iragarri dituzte antolatzaileek. 

Sweet Rage talde abadiñarra 2021ean jaio zen, Muted taldearen errautsetatik. Metala eta pop melodiak uztartzen dituzte. Lau abesti kaleratu dituzte denbora honetan. Mosh, ostera, 2013tik sortu zuten, eta metala eta hardcorea batzen dituzte. 

Sugaar musika elkarteak antolatzen du jaialdia, Abadiñoko Udalaren laguntzagaz. "Aurten tokiko bandentzako edo inguruko kideak dituztenentzako leku bat erreserbatu dugu, garrantzitsua iruditzen zaigulako babes hori eskaintzea, eta gure jaialdiak Sweet Rage bezalako taldeek egiten duten lana erakusteko balio dezala; ez da izango Koba Live jaialdiaren kartelean egongo den bertako talde bakarra", azaldu du Argi Abad kultura eta gazteria zinegotziak. Koba Live jaialdiaren lehenengo edizioa iaz egin zuten, eta 1.200 lagun batu ziren bertan antolatzaileen arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!