"Abadiñon ez dugu kale garbiketa zerbitzu egokirik, baina udalak bigarrenez luzatu dio kontratua enpresari"

Anboto 2023ko ots. 1a, 16:34

Atzoko osoko bilkuran Abadiñoko Udalak Traña-Matienako kaleak garbitzen dituen enpresari bigarrenez kontratua luzatzea erabaki zuela jakitera eman du EH Bilduk.

"Abadiñon ez dugu kale garbiketa zerbitzu egokirik. Kontratatutako zerbitzu batek funtzionatzen ez duenean, logikoena aldatzea da. Baina atzoko plenoan alkateak eta udal gobernuko kideek kontratua bigarren aldiz luzatzea erabaki zuten", kritikatu dute EH Bildukoek.

Oposizioko taldeak azaldu dutenez, kontratuaren luzapena justifikatzeko udala kale garbiketa hobetzeko plegu batzuk lantzen ari dela jakitera eman zuten bilkuran, "baina denbora gehiago behar dutela". "Kontua da duela urtebete baino gehiago, gure taldetik plegu horiek lantzea proposatu genuela, eta ez zuten proposamena kontuan hartu", gaineratu dute. Beraz, EH Bildutik kale garbiketa lehenbailehen hobetzeko lanean jarraituko dutela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!