Angelus Apatridak Abadiñoko Koba Live jaialdian joko du

Anboto 2023ko ots. 17a, 11:01
@UnaiEndemaño

Hogei urteko ibilbidean zaletu ugari batu ditu Albaceteko (Espainia) taldeak. Urtarrilean kontzertua eskaini zuten Bilboko Santana 27 aretoan, eta sarrera guztiak saltu zituzten (1.400, Abadiñoko Udalaren arabera).

2021an Angelus Apatrida diskoa kaleratu zutenetik dozenaka kontzertu eskaini dituzte; Espainiako, Europako eta AEBtako birak egin dituzte denbora tarte honetan, eta metal jaialdi garrantzitsuenetakoetan ere aritu dira, besteak beste, Graspop, Hellfest, Resurrection Fest, Dynamo metal fest jaialdietan aritu dira. 

"Kartel honek ez die inolako inbidiarik inguruko beste jaialdiei, oso apustu indartsuak ditu; oraindik ere sorpresa batzuk geratzen zaizkigu, eta horien berri aurrerago emango dugu. Baina sei talde hauek ekainaren 24a metalzaleen agendan apuntatzeko nahikoa pizgarri izan beharko lirateke", azaldu du Sergio Correa Sugaar musika elkarteko programatzaileak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!