One wall modalitateak, horma bakarreko pilota jokoak, zirkuitu bat du Europan: Euro1Wall Tour. Zirkuitua lau openek osatzen dute eta euretako lehenengoa Herbeheretan jokatu berri da. Hantxe izan dira Euskal Herriko lau pilotariak eta goraipatzeko lana egin dute. Lur Ziarrustak, esaterako, buruz buruko txapela irabazi zuen A mailan.
Buruz-buruzko txapelketan B mailako finalera heldu zen Arabiourrutia. Finalerdia tanto bategatik irabazi eta finala tanto bategatik galdu zuen, azken hori Belgikako pilotari baten aurka. Binakakoa Mikel Aurrekoetxearekin jokatu zuen eta ez zuten ligaxka gainditzerik lortu.
Txapelketako kronika Begitu aldizkariko webgunean irakurri daiteke.