[ARGAZKI GALERIA]: Gauean elur-mailak behera egin du eta eskualdeko tokirik garaienetan zuritu egin du

Anboto 2023ko urtarrilaren 28a

Une honetan segurtasun sailetik jakitera eman dutenez errepideak garbi daude. Hala ere, arretaz gidatzeko deia egin dute.

Gauean elur-mailak behera egin du eta berriro ere eskualdeko txokorik altuenak zuritu ditu. Euskalmetetik jakitera eman dutenez, gaur negu gorriko eguraldia egongo da eta elurragatik abisu horia aktibatu dute. Elur-kota 400 - 600 metroan egongo da eta tenperatura maximoak 2 eta 7 gradu arteakoak izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!