Muntsaratzeko aparkalekuen eskaintza eta irisgarritasuna hobetzeko auzo bilera deitu du EH Bilduk

Anboto 2023ko urt. 24a, 10:22

EH Bilduk deitutako bilera urtarrilaren 26an izango da, Muntsaratzeko udal lokaletan. "Herritar guztiak daude etortzera gonbidatuta", azaldu dute. 

"Muntsaratzeko aparkaleku eta irisgarritasun arazoei irtenbide bat emateko asmoz duela urte eta erdi bilera irekiak egin genituen herritarrekin. Guztira 40 auzotarrek hartu zuten parte eta proposamen bat osatu genuen. Proposamena udaletxean aurkeztu genuen, baina ez zuten kontuan izan. Berriki, berriz, udaletxetik enpresa bat kontratatu da, eta proposamen bat egin digute", jakitera eman dute EH Bildukoek. 

Beraz, enpresa horrek egindako proposamena auzotarrekin batera aztertzea gura dutela jakitera eman dute. "Zelaietako mugikortasunaren berrantolaketarekin nolako arazoak dauden jakinda, funtsezkoa ikusten dugu herritarrekin batera adostasunak lortzea" gaineratu dute oposizioko taldekoek. 

Hori horrela, EH Bilduk bilera irekia deitu du urtarrilaren 26rako. 18:30ean izango da Muntsaratzeko udal lokaletan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!