Hiru pertsona atxilotu dituzte Abadiñon obrako modulu batzuetan lapurreta egiteagatik

Anboto 2023ko urt. 23a, 13:14

39 eta 41 urteko bi gizon eta 40 urteko emakume bat dira atxilotuak. 

Abadiñon, Muntsaratz auzoan egiten ari diren obra batzuetan lapurreta egiteagatik hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak. Atxilotuak 39 eta 41 urteko bi gizon eta 40 urteko emakume bat dira. 

Ertzaintzak jakitera eman duenez, domeka goizean Muntsaratzeko obra-eremutik irteten ari zen auto bat geldiaraztea lortu zuten, eta autoa gelditu zenean, agenteek hiru bidaiari zeramatzan autoa miatu zuten. Miaketan erreminta elektriko batzuk, obrako materiala eta etxetresna elektriko batzuk aurkitu zituzten, besteak beste. 

Atxilotuak gaur goizean zehar pasako dira epailearen aurretik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!