Primal Fear alemaniarrek kontzertua eskainiko dute Abadiñon

Anboto 2023ko urt. 23a, 18:00
Primal Fear

Abadiñoko Koba Live jaialdian joko dute alemaniarrek; Espainian estatuan joko duten kontzertu bakarra dela iragarri du Abadiñoko Udalak ohar baten bidez. Ekainaren 24an izango da metal eta rock jaialdia.

Sugaar musika elkarteak antolatu du aurten ere Koba Live jaialdia, Abadiñoko Udalaren laguntzagaz. "Estatu osoan jaialdien eskaintza handia da, eta etorkizunera begira handiak izan ahal izateko, anbiziotsuak izan gura dugu 2023 honetan. Urte garrantzitsua da aurtengoa, hazi eta egonkortu gura dugu, eta hori ikusleen parte hartzearen araberakoa izango da", azaldu du Sergio Correa Sugaar elkarteko arduradunak. Argi Abad Abadiñoko kultura zinegotziaren berbetan ere, apustu garrantzitsua egin dute jaialdiaren alde. "Koba Live apustu garrantzitsua izan zen 2022an, eta hazten jarraitzea gura dugu. Ziur gaude Primal Fearrek gure jaialdia metalarn Estatuko agendaren gorenean jartzen lagunduko duela".

Iazko edizioan Vita Imana, Elbereth, The Faithless, The Kraven, Orion Child, Vhaldemar eta Unholy Covers taldeek parte hartu zuten. Aurtengo ediziorako, Primal Fear eta El altar del Holocausto taldeak iragarri dituzte, oraingoz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!