[BIDEOA]: Urteko lehen elur malutak heldu dira Urkiolara

Anboto 2023ko urt. 17a, 15:20

Gaurko euria eta haizeagatik abisu hori aktibatu du Euskalmetek. Biharko, berriz, alerta laranja elurragatik. Hala ere, eskualdeko mendateetara lehen elur malutak heldu dira. Zuritu ez duen arren, tarteka elurra egiten dabil Urkiolan.  

Datozen orduetan elur-mailak behera egingo du, eta biharko alerta naranja ezarri du Euskalmetek. Bihar elur-kota 400-500 metro inguruan egongo da eta noizbehinka 200-300 metrora jaitsi daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!