Abadiñoko sokatira taldeak Fernando Zumaquero gogoratu du, Euskal Herriko sokatira txapelketako lehen jardunaldian

Anboto 2023ko urt. 15a, 10:47

Busturian egindako omenaldiaren irudi bat (Argazkia: Txebi)

Abadiñoko sokatira taldeak omenaldia egin zion Fernando Zumaquero Gili, atzo, Busturian jokatu zen gizonezkoen 640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketako lehen jardunaldian. Abadiñoko sokatiralaria izan zenaren alargunari eta semeari oroigarria eman zioten.

Abadiño sokatira taldearen urrezko aroan jardun zuen Zumaquerok sokatiralari moduan. Hamarkada batez Abadiñoko taldeak Euskal Herriko goma gaineko txapelketa asko irabazi zituen, hainbat pisutan. Aro bat markatu zuen Abadiño sokatira talde hartako partaide izan zen Zumaquero.

Herrialde Katalanetan bizi zen Zumaquero. Abenduaren 15ean hil zen gaixotasun baten eraginez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!