Amaraun arte fabrikaren I. Maketa Lehiaketa egingo dute asteburuan

Aritz Maldonado 2023ko urt. 13a, 13:15

Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikak antolatu duen maketa lehiaketako finaleko kontzertuak izango dira asteburu honetan.

Zuzeneko emanaldi hauen ondoren erabakiko da zein musika taldek eramango duen saria. Guztira, sei taldek parte hartuko dute final honetan, gau bakoitzeko bik. Gaur, barikua, metal doinuak nagusituko dira Abadiñoko kulturgunean. 19:00etan, Shibari talde ondarroarrak emando du kontzertua; ondoren, 20:00etan, Frakture bizkaitarrek beren thrash metal doinuak erakutsiko dituzte. 18:00etan zabalduko dituzte ateak.

Zapatuan, doinu melodikoagoak nagusituko dira Amaraunen. Iñigo Riki Zaratamoko bakarlariak zabalduko du gaualdia, 19:00etan; ondoren, Sweet Ragek emango du kontzertua. Abadiñon du talde honek oinarria; 2021ean sortu zuten Cris Ibarrak, Ruben Montotok, Aingeru Guerrerok, Edu Perezek, Dani Benitok eta Christophe Tytgatek. Emanaldi bakoitzeko sarrerak egunean bertan salduko dira, atean, bost euroan. 

Sari banaketa
Domekan, rock doinu klasikoagoak jorratzen dituzten taldeen txanda izango da. Ostrich Wedding eta Moonshinerds taldeek joko duten kontzertua. Lehenengoa Arrigorriatik (Bizkaia) datorren taldea da; Moonshinerds taldekoak durangarrak dira. 2019an lau abestiko lan laburra kaleratu zuten. Kontzertu bi horien ondoren, 21:30ean, sari banaketa egingo dute. Talde irabazleak bertako estudioan grabatu ahal izango du bost egunez, Pott Produkzioagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!