Otsailaren 8rako greba deitu dute Gorabideko langileek

Maialen Zuazubiskar 2023ko urt. 11a, 14:09

Gorabidek Bizkaia osoan dituen egoitzetara zabaltzen da deialdia. Eskualdean Gorabidek bi zentro ditu: Abadiñon, Atxarte zentroa, eta Durangon , Errota Eguneko Zentroa. 

Gorabideko zuzendaritzaren "inposaketa" eta negoziatzeko "borondate ezaren" aurrean otsailaren 8rako greba deitu du Gorabideko enpresa batzordeak. Enpresa batzordea LABeko 15 ordezkarik, ELAko bostek eta ESKko hiruk osatzen dute. Enpresa batzordearen hitzetan, zuzendaritzak hitzarmenaren negoziazioa blokeatu du eta gainera, zuzendaritzak "inposaturiko" lan egutegiak barne hitzarmenean jasotako kontziliazio neurriak mugatzen ditu. 

Langileek zuzendaritzari ondorengo "eskaera minimo" hauek egiten dizkiete: eskaera ahalmena ziurtatuko duen soldata igoera, gutxienez KPIaren igoera aplikatuta,  %40ko behin-behinekotasuna murriztuko duten neurriak hartzea, baldintza ezegonkorren aurreran kalitatezko lanaldia eta kontziliazio neurriak langileentzat.

Hori horrela, eta egoerari irtenbide bat aurkitzeko, datozen egunetarako mobilizazioak deitu dituzte eta otsailaren 8rako greba. "Enpresak bere horretan jarraituz gero, behar diren greba egunak deituko ditugu", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!