Banarte Antzerki Taldeak 15 urteko ibilbidea bete du

Anboto 2022ko abe. 26a, 18:06

Urteurrena ospatzeko '15 urte antzerkia egiten' erakusketa ipini dute Errota Kultur Etxean.

Abadiñoko Banarte Antzerki Tadeak 15 urteko ibilbidea bete du gaur. 2007ko abenduaren 26an sortu zuten elkartea, eta harrezkero ibilbide oparoa egin du. Askotariko antzerki-obrak taularatzea, horixe da taldearen funts nagusia. Baina bada gehiago. Abadiñoko Udalarekin lankidetzan, Banarte arduratu ohi da urtero-urtero Antzerkiño teatro jaialdia antolatzeaz. Horrez gainera, elkarteak interpretazioa, clown edo ahots teknika lantzeko ikastaroak antolatu ohi ditu aldiro-aldiro. Bide honetan guztian, Banartek hainbat sari jaso du. Adibide modura, honako hauek: 2018an antzerki sozial onenaren saria irabazi zuten ARS Mediterranea Internacionalen eskutik. Urte berean, sari bi jaso zituzten Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren eskutik. Urteurrena ospatzeko, erakusketa berezi bat ipini dute Traña-Matienako Errota Kultur Etxean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!