Lorea Iriondo eta Maite Iriondo Abadiñoko Federópticos Apraiz optikako arduradunak dira. 23 urte baino gehiago daramatzate Traña-Matienan zerbitzurik onena eskaintzen. 2050. urterako, Munduko biztanleriaren erdia miopea izango dela aurreikusi du Munduko Osasun Erakundeak. Horren aurrean, hainbat gomendio, tratamendu eta irtenbide proposatu dizkigu Lorea Iriondok. Euretariko hainbat, umeei begirako irtenbideak dira.