Tabernaria tabernako bakarrizketa bat da. Mikel Martínez tabernariak bere ostatuko bezeroei deitzen die, garagardo kaña bat ondo zelan atera azaltzeko. Bakarrizketak aurrera egin ahala, baina, tabernaria bere duda eta kezkei buruz berba egiten hasten da, baita kutsu sozialagoa duten kezkei buruz ere. Tartean konpainiak 2018an estreinatu zuen antzezlan hau, eta ordutik 30 emanaldi baino gehiago egin dituzte. Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du Tabernaria. Ordu erdiko antzezlana da eta atzekoz aurrerako egitura du, baina ez "kapritxoagaitik". Izan ere, ekonomiaren eta denboraren artean dagoen gatazka azaleratzen du egiturak. Isiotuk Katalamixon elkarteagaz batera antolatu du bakarrizketa. Antolatzaileen esanetan, sarrera doakoa izango da.
Isiotu elkarteak Abadiñon du egoitza, Laubideta kalearen 6. zenbakian.